Sei injekzio-makina ditugu, itxierako 100 tonatik 440 tonara bitartekoak, era guztietako material plastikoak moldekatzera bideraturik. Horretarako, hainbat eratako polimeroak erabiltzen ditugu, hala nola PA, PP, PBT, POM, ABS, PPE, eta abar.

Gure makinek plastikoak injektatzeko behar diren periferiko guztiak dituzte: hezetasuna kentzeko makinak, girogailuak, moldeak aldatzeko zubi-garabiak, eta abar. Eta, gainera, deskarga azkar eta zehatz egiteko aukera ematen duten SEPRO robotak.

Elikadura-sistema zentralizatua dugu, bai eta materialei hezetasuna kentzeko estazioa ere.

Guretzat oso garrantzitsua da kalitatea, bai gure produktuetan, bai emandako zerbitzuetan. Gure bezeroen beharretara ahalik eta gehien egokitzeko, arreta pertsonalizatuaren alde egiten dugu, eskatutako epeak betez eta eskaera bakoitzaren egoeraren berri emanez, hala eskatzen dutenean. Izan ere, gure helburua beti da bezeroa pozik edukitzea.

Matrizegintza-enpresa batekin dugun aliantzari esker, proiektua hutsetik hasteko aukera eskaintzen diegu bezeroei: plano-gaineko diseinua, 3D prototipoa, aldaketa posibleak eta injekzioa. Azken batean, giltza eskura erako proiektu bat.

Gehiago jakin nahi duzu Plásticos Gernika SL-ri buruz?