PLASTICOS GERNIKA SL nagusiki injekzio bidezko moldekatze-lanetan eta azpimultzoak muntatzen jarduten duten enpresa bat da. Bazkide sortzaileen 35 urteko esperientzia abal gisa harturik, enpresa honek ederki asmatu du berrasmatzen eta garai berrietara egokitzen, etengabe hobetzeko espirituari jarraituz.

Gaur egun, bost nabe industrial ditugu: injekzio-makinetarako planta bat, beste nabe bat piezak muntatzera eta mihiztatzera bideraturik, eta hainbat biltegi. Horretaz gainera, kalitaterako bi eremu ditugu, eta horietan egiaztatzen ditugu fabrikatutako piezak.

30 urte baino gehiagoko esperientzia

1987tik dihardugu plastikoa injektatzen.

2014an, instalazioak eta zerbitzuak areagotu genituen, azpimultzoen muntaketa- eta mihiztadura-lanetarako.

2019an, aliantzak sortu genituen, bezeroei zerbitzu zabalagoa eta osoagoa eskaintzeko moldeen fabrikazio eta diseinuarekin.

Lantalde balioaniztuna, dinamikoa eta konprometitua, beti kalitatezko zerbitzua eskaintzeko apustu egiten duena.

PLÁSTICOS GERNIKA SL enpresaren jarduera sektore hauetara dago bideraturik nagusiki: automobilgintza, elektronika, lerro zuria, telefonia mugikorra eta uren tratamendua.

Ingurumena errespetatzeak garrantzi bizia du gure produkzio-prozesuan, eta baimendutako enpresa batekin kudeatzen ditugu hondakinak, indarrean dagoen araudia errespetatuz.

Izan ere, gure enpresaren filosofia da gure bezeroen premietara egokitzea, eta, hori dela medio, PLÁSTICOS GERNIKAk hazkunde progresibo eta jasangarriaren aldeko apustua egiten du, etengabeko hobekuntza-prozesu bati helduz.

Gehiago jakin nahi duzu Plásticos Gernika SL-ri buruz?